Egiaztatu ISO irudia

Garrantzitsua da ISO irudiaren osotasuna eta egiazkotasuna egiaztatzea.

Osotasun kontrolak ISO irudia behar bezala deskargatu dela eta fitxategi lokala deskargako zerbitzarietako fitxategiaren kopia zehatza dela egiaztatzen du. Deskargatzean gertatutako errore batek fitxategia hondatu dezake eta instalazioan ausazko arazoak eragin.

Egiazkotasun kontrolak deskargatutako ISO irudia Linux Mintek sinatutakoa dela egiaztatzen du eta ondorioz ez dela beste norbaitek aldatutako edo asmo txarreko kopia bat.

Deskargatu Linux Mintek emandako SHA256 baturak

Deskargarako ispilu guztiek ISO irudiak, sha256sum.txt fitxategi bat eta sha256sum.txt.gpg fitxategi bat eskaintzen dituzte. ISO irudia deskargatutako lekuan horiek guztiak aurkitu behar zenituzke.

Ezin badituzu aurkitu, arakatu Heanet deskarga ispilua eta klikatu deskargatu duzun Linux Mint bertsioa.

Deskargatu sha256sum.txt eta sha256sum.txt.gpg.

Do not copy their content, use «right-click->Save Link As…» to download the files themselves and do not modify them in any way.

Osotasun kontrola

ISO fitxategi lokalaren osotasuna egiaztatzeko, sortu bere SHA256 batura eta konparatu sha256sum.txt fitxategiko baturarekin.

sha256sum -b yourfile.iso

Argibidea

If you are using Windows follow the tutorial How to verify the ISO image on Windows.

Baturak bat badatoz, zure ISO irudia behar bezala deskargatu da. Bestela, deskargatu berriro.


Egiazkotasun kontrola

sha256sum.txt baturaren egiazkotasuna frogatzeko, egiaztatu sha256sum.txt.gpg sinadura pauso hauek jarraituz.

Inportatu Linux Mint sinadura gakoa:

gpg --keyserver hkp://keyserver.ubuntu.com:80 --recv-key "27DE B156 44C6 B3CF 3BD7  D291 300F 846B A25B AE09"

Oharra

gpg gakoaren IDari buruz kexu bada, saiatu ondorengo komandoekin:

gpg --keyserver hkp://keyserver.ubuntu.com:80 --recv-key A25BAE09
gpg --list-key --with-fingerprint A25BAE09

Check the output of the last command, to make sure the fingerprint is 27DE B156 44C6 B3CF 3BD7 D291 300F 846B A25B AE09 (with or without spaces).

Egiaztatu sha256sum.txt-ren egiazkotasuna:

gpg --verify sha256sum.txt.gpg sha256sum.txt

Azken komandoaren irteerak fitxategiaren sinadura ona dela esan behar luke eta A25BAE09 gakoarekin sinatua izan zela.

Oharra

Baliteke GPGk ohartaraztea ordenagailua ez dela fidatzen Linux Minten sinadurarekin. Normala da.

Argibidea

ISOen egiaztatzeari buruz informazio gehiago nahi baduzu edo BETA, LMDE edo bertsio zaharrak egiaztatu nahi badituzu, irakurri Nola egiaztatu ISO irudiak [EN].