Sistemaren argazkiak

Sistema eragilea erabiltzen hasi aurretik konfiguratu sistemaren argazkiak. Horrela, zerbait gaizki joaten bada, sistema aurreko babeskopia batetik leheneratzeko aukera izango duzu.

  1. Exekutatu Menua ‣ Sistema-konfigurazioa ‣ Timeshift.

  2. Hautatu RSYNC eta klikatu Hurrengoa.

_images/timeshift-1.eu.png
  1. Hautatu sistemaren argazkiak ze gailutan gorde nahi dituzun eta klikatu Hurrengoa.

_images/timeshift-2.eu.png

Oharra

Hautatutako gailua ez da formateatzen eta ez da daturik galtzen. Sistemaren argazkiak hautatutako gailuaren erroan sortzen den timeshift direktorioan gordetzen dira.

  1. Hautatu argazkiak noiz gordetzen diren.

_images/timeshift-3.eu.png

Oharra

Sistemaren argazkiak inkrementalak dira. Lehen argazkiak leku asko hartzen badu ere, hurrengo argazkiak txikiagoak dira, aldatutako fitxategien lekua bakarrik hartzen baitute.

Oharra

Abioko argazkiak atzeko planoan egiten dira eta ez dute abioko sekuentziaren abiaduran eragiten.

  1. Klikatu Amaitu.

_images/timeshift-4.eu.png