Hardware kontrolatzaileak

Linux Mint instalatu ondoren egin beharreko lehen gauzetako bat hardware kontrolatzailerik eskuragarri badagoen egiaztatzea da.

  1. Exekutatu Menua ‣ Sistema-konfigurazioa ‣ Kontrolatzaile-kudeatzailea.

_images/mintdrivers.eu.png

Argibidea

If you are offline, the Driver Manager will inform you that it cannot connect to the Internet.

_images/mintdrivers-2.eu.png

Sartu Linux Mint USB gailu abiagarria (edo DVDa), itxaron muntatu arte eta klikatu Ados botoian.

  1. Markatu kontrol-lauki egokietan eskuragarri dauden kontrolatzaileak hautatzeko eta klikatu Aplikatu aldaketak.

  2. Berrabiarazi ordenagailua.