Sortu gailu abiagarria

Linux Mint instalatzeko modurik errazena USB bat erabiltzea da.

Ezin baduzu USBtik abiarazi, erabili DVD huts bat.

Nola sortu USB gailu abiagarri bat

Linux Minten

Egin eskuin klik ISO fitxategian eta hautatu Sortu USB gailu abiagarria, edo abiarazi Menua ‣ Gehigarriak ‣ USB irudi-idazlea.

_images/mintstick.eu.png

Hautatu zure USB gailua eta klikatu Idatzi.

Windows, Mac OS edo beste Linux banaketetan

Deskargatu instalatu eta exekutatu Etcher.

_images/etcher.png

Etcher erabiliz

Klikatu Hautatu irudia eta hautatu zure ISO fitxategia.

Klikatu Hautatu unitatea eta hautatu zure USB gailua.

Klikatu Idatzi.

Nola sortu DVD abiagarri bat

Disko optikoak mantsoak dira eta grabatzean erroreak gerta daitezke.

Oharra

Arazoak saihesteko grabatu ahal den abiadurarik mantsoenean.

Kontuz

Grabatu ISOaren edukiak DVD batean, ez ISO fitxategia bera. Amaitzean, DVDak boot eta casper bezalako direktorioak eduki behar lituzke, ez .iso fitxategi bat.

Linuxen

Instalatu eta erabili xfburn.

Windowsen

Egin eskuin klik ISO fitxategian eta hautatu Grabatu disko irudia.

ISOa errorerik gabe grabatu dela ziurtatzeko hautatu Egiaztatu diskoa grabatu ondoren.

Mac OSn

Egin eskuin klik ISO fitxategian eta hautatu Grabatu disko irudia diskoan.