Abiarazi Linux Mint

Dagoeneko Linux Mint USBean (edo DVDan) prest duzunez abiarazi ordenagailua bertatik.

  1. Sartu USBa (edo DVDa) ordenagailuan.

  2. Berrabiarazi ordenagailua.

  3. Ordenagailuak une honetan instalatuta duen sistema eragilea (Windows, Mac, Linux) abiarazi aurretik BIOS-aren kargatze pantaila agertu behar litzaizuke. Begiratu pantaila edo ordenagailuaren dokumentazioa abioko menura sartzeko zein tekla sakatu behar duzun jakiteko. Abioko menuan USBtik (edo DVDtik) abiarazi nahi duzula adierazteko aukera izango duzu.

Oharra

BIOS gehienek abioko gailua hautatzeko menura sarbidea ematen duen tekla berezi bat izan ohi dute eta BIOS guztiek konfigurazio pantailara sartzeko tekla berezi bat izaten dute, non abioko ordena alda dezakezun. BIOSaren arabera tekla berezi horiek hauek izan daitezke: Escape, F1, F2, F8, F10, F11, F12 edo Delete. Normalean informazio hori abioko sekuentzia bistaratzen da une batez.

Argibidea

Mac-etan mantendu Alt edo Option tekla sakatuta abioko soinua entzun ondoren.

  1. Linux Mint ISOa EFI eta BIOS moduetan abiarazi daiteke. EFI moduan grub menua erakusten du, BIOS moduan aldiz isolinux menua.

_images/isolinux.png

Isolinux menua BIOS moduan

_images/grub-efi.png

Grub menua EFI moduan

  1. Menu horietako batetik sakatu Enter Linux Mint USBtik (edo DVDtik) hasieratzeko.