Linux Mint aurreinstalatzea (OEM instalazioa)

ISOaren abioko menuan OEM instalazioa Linux Mint aurreinstalatzeko erabiltzen da.

Aukera hau erabilgarria da:

  • Bezeroei saldutako ordenagailuetan Linux Mint instalatu nahi duten fabrikatzaile eta saltzaileentzat.

  • Bere ordenagailua beste norbaiti eman edo saldu nahi dioten pertsonak.

Linux Mint OEM moduan instalatzean, sistema eragilea aldi baterako erabiltzaile batekin instalatzen da eta ordenagailuaren etorkizuneko erabiltzailearentzat prestatzen da.

Erabiltzaile kontua jabe berriak konfiguratzen du.

OEM instalazio bat egiteko jarraitu pauso hauek:

  1. Hautatu OEM instalazioa USBaren (edo DVDaren) menuan.

  2. Abiarazi instalatzailea eta jarraitu instalazioko argibideak.

  3. Berrabiarazi ordenagailua.

  4. Aldatu nahi dituzun ezarpenak edo instalatu software gehigarria.

  5. Prest zaudenean, klikatu Prestatu azken erabiltzaileari bidaltzeko, sartu instalazioan aukeratutako pasahitza, klikatu Ados eta itzali ordenagailua.

_images/oem.png

Jabe berriak ordenagailua abiaraztean pantaila hau agertzen da:

_images/oem-user.png

Jabe berriak bere erabiltzaile-izena, pasahitza, teklatuaren diseinua, hizkuntza, ordu-zona eta kontua sortzeko gainerako xehetasunak hautatzen ditu.