Aukeratu edizio egokia

Linux Mint deskargatzeko Linux Mint webgunea erabil dezakezu.

Irakurri behekoa zein edizio eta arkitektura komeni zaizun jakiteko.

Cinnamon, MATE edo Xfce?

Linux Mintek 3 zapore desberdin ditu. Bakoitzak mahaigain-ingurune desberdin bat dauka.

Cinnamon Mahaigain gain moderno, berritzaile eta osoena.
MATE Mahaigain egonkorrago eta azkarragoa
Xfce Mahaigain arinena eta egonkorrena

Linux Minten bertsiorik ezagunena Cinnamon edizioa da. Cinnamon Linux Mintek Linux Mintentzat garatua da. Azkarra da, ederra eta ezaugarri berriz betea dago.

_images/cinnamon.png

Cinnamon

Linux Mintek MATEren garapenean ere parte hartzen du. MATE mahaigain ingurune klasiko bat da, GNOME 2ren jarraipena. Linux Mintek modu lehenetsian erabili zuen 2006 eta 2011 artean. Ezaugarri batzuk falta baditu ere eta bere garapena Cinnamon-ena baino mantsoagoa den arren, MATE azkarrago exekutatzen da, baliabide gutxiago behar ditu eta Cinnamon baino egonkorragoa da.

_images/mate.png

MATE

Xfce mahaigain ingurune arin bat da. Ez ditu Cinnamon edo MATEk adina ezaugarri baina izugarri egonkorra da eta oso baliabide gutxi behar ditu.

_images/xfce.png

Xfce

Hiru mahaigainak bikainak dira eta Linux Mint oso harro dago edizio guztietaz. Edizio batzuetan besteetan baino ezaugarri gehiago eta euskarri hobea dago, batzuk azkarrago exekutatzen dira edo baliabide gutxiago behar dituzte, baina guztiak dira primerakoak eta edizio egokia aukeratzea neurri handi batean gustu kontua da.

Ezaugarri eta errendimendu desberdina izateaz gain, Cinnamon, MATE eta Xfce-k hiru mahaigain ingurune desberdin ordezkatzen dituzte eta menu, panel eta konfigurazio tresna desberdinak dituzte. Zuretzako egokiena etxean sentiarazten zaituena da.

Ez bazaude ziur, erabili Cinnamon edizioa. Gainerakoak proba itzazu denbora duzunean. Hiruek dituzte zaleak Linux Mint komunitatean eta oso estimatuak dira.

32 bit edo 64 bit?

64 bit gomendatzen da.

32 biteko ISO irudiak ordenagailu zaharrekin bateragarritasuna izateagatik eskaintzen dira. 32 biteko prozesadoreak oso arraroak dira gaur egun eta ordenagailu gehienek 64 bitekoa exekuta dezakete. Zure ordenagailua 2007 baina beranduagokoa bada, ziur aski 64 biteko prozesadorea du.

Ordenagailu zahar bat baduzu eta ez bazaude ziur 64 bitetan funtziona dezakeen ala ez, irakurri X86 Chronology.

Iradokizuna

Zure ordenagailuan Linux Mint 64 bit abiarazten saia zaitezke. Ez bada bateragarria ez da ezer txarrik pasako. Errore-mezu bat jasoko duzu, besterik ez.