EFI

SecureBoot

Linux Mint EFI moduan instalatu ondoren Secure Boot Violation bat dela eta ezin baduzu abiarazi, soluzio hauetako bat proba dezakezu:

_images/secureboot-violation.jpg
  • Berrabiarazi instalazioa:
    • Konektatu Internetera instalatu aurretik
    • Ez hautatu Instalatu hirugarrengoen softwarea grafikoentzat and Wi-Fi hardwarearentzat, Flash, MP3 eta bestelako edukientzat.
  • Desgaitu SecureBoot ordenagailuaren BIOS ezarpenetan.

Oharra

Zenbait ordenagailu desberdinetan SecureBoot nola desgaitzen den ikusteko irakurri Managing EFI Boot Loaders for Linux: Dealing with Secure Boot.

EFI abioko ordena

Linux Mint EFI moduan instalatu ondoren ordenagailuak abioko menua saltatu eta zuzenean Windows (edo beste sistema eragile bat) abiarazten badu, ziur aski abioko ordenarekin arazo bat duzu.

Abioko ordena aldatzeko:

  1. Abiarazi Linux Mint live moduan (USB edo DVDtik).
  2. Ireki terminal bat.
  3. Idatzi sudo efibootmgr.

Komando honek abioko aukera erabilgarriak eta abioko ordena bistaratzen ditu.

_images/efibootmgr.png

Goiko pantaila-argazkian abioko hiru aukera daude:

  • ubuntu 0000-an
  • linuxmint 0001-ean
  • Mac OS X 0081-ean

Abioko ordena 0081 da. Honek ordenagailua Mac OS soilik abiarazten saiatzen dela adierazten du, ez Linux Mint.

Garrantzitsua

Arrazoi teknikoengatik Linux Mintek ubuntu erabiltzen du EFI abioko izen bezala.

  1. Abioko ordena konpontzeko, idatzi sudo efibootmgr --bootorder XXXX,YYYY (non XXXX eta YYYY abiarazi nahi dituzun sistema eragileen abioko aukerak diren).
_images/efibootmgr-2.png

Goiko pantaila-argazkian sudo efibootmgr --bootorder 0000,0081 komandoak lehenik Linux Mint (ubuntu Linux Minten EFI abioko izena da) abiarazten saiatzeko adierazten dio ordenagailuari eta ondoren Mac OS.

  1. Berrabiarazi ordenagailua.

Oharra

Goiko pantaila-argazkian 0000 da abioko lehen aukera eta ondorioz ordenagailuak Linux Mint grub menua abiarazten du. grub-ek huts egiten badu (edo exit komandoa erabiliz baztertzen bada), ordenagailuak abioko ordena jarraitzen du eta 0081 abiarazten saiatzen da, hau da, Mac OS.