Partizioak egitea

Diskoak eta partizioak Linuxen

Linuxen gailu eta partizioak izendatzeko eskema edo fitxategi-sistema eta muntatze-puntu kontzeptuak ez badituzu ezagutzen, irakurri:

Aparteko /home partizioa

Linuxen /home direktorioa erabiltzailearen datuak eta hobespenak gordetzeko erabiltzen da.

Direktorio honek erabiltzaile kontu bakoitzeko azpi-direktorio bat izaten du. Zure erabiltzaile-izena jone bada, zure direktorio nagusia /home/jone izango da, deskargen karpeta /home/jone/Deskargak, dokumentuena /home/jone/Dokumentuak, Firefox-en laster-markak /home/jone/.mozilla karpetan egon dira eta abar…

/home aparteko partizio batean jartzean erabiltzaile datuak gainerako sistema eragiletik banatzen dituzu.

Horri esker sistema eragilea ezabatu eta ordezkatu dezakezu erabiltzaile datuei eragin gabe.

Linux Mint instalatzean:

  1. Esleitu / muntatze-puntua sistema eragileari eskainitako partizioan eta esan instalatzaileari formateatzeko.

  2. Esleitu /home muntatze-puntua erabiltzaile datuei eskainitako partizioari. Dagoeneko erabiltzaile datuak baditu, ziurtatu instalatzaileari ez formateatzeko esaten diozula.

Kontuz

Hau ez da hasiberrientzako gomendagarria. Instalazioan egindako akats batek datu guztiak ezaba ditzake. Egin babeskopiak, beti. Ziurtatu partizio egokiak hautatzen dituzula eta kontu handiz berrikusi formateatzeko aukerak.

Oharra

Linux Mint sistema eragile batek 15GB inguru hartzen ditu eta software gehigarria instalatu ahala hazten da. Ahal izanez gero, eman 100GB. Gorde leku libre gehiena home partizioarentzat. Erabiltzaileen datuek (deskargak, bideoak, irudiak) leku asko hartzen dute.