Abio anizkoitza

Erabili Windows lehenengo beti

Windowsek ez ditu beste sistema eragileak detektatzen eta ez dauka abioko menurik. Instalatzean abioko sekuentzia gainidazten du eta ordenagailuak zuzenean Windows abiarazten du.

Linux Mintek (eta Linux banaketa gehienek) beste sistema eragileak detektatzen ditu eta abiarazi nahi duzun sistema aukeratzeko menu bat eraikitzen du.

Arrazoi honengatik, Windowsekin abioko bikoitz edo anizkoitza nahi baduzu, errazagoa eta gomendagarria da Windows lehenik instalatzea eta ondoren Linux Mint.

Konpondu abioko sekuentzia

Windowsek abioko sekuentzia gainidazten badu:

  1. Abiarazi Linux Mint live moduan (USB edo DVDtik).

  2. Ireki terminal bat.

  3. To list your partitions, type lsblk -f and press Enter.

_images/lsblkf.png

Aurkitu Linux Mint instalatuta dagoen partizioa. Sistema gehienetan ext4 partizio bakarra izango da.

Goiko pantaila-argazkian:

  • sdb USB gailua da (ISO irudi bati dagokion iso9660 motagatik ezagut daitekeena).

  • sda disko gogorra da.

  • sda4 Linux Mint instalatuta dagoen sda disko gogorreko partizioa da.

Partizio-tamainak zerrendatzeko, idatzi lsblk:

_images/lsblk.png

Partizioen etiketak zerrendatzeko, idatzi blkid:

_images/blkid.png
  1. Muntatu Linux Mint partizioa eta berrinstalatu grub menua ondorengo komandoekin:

sudo mount /dev/sda4 /mnt
sudo grub-install --root-directory=/mnt /dev/sda

Kontuz

Goiko komandoetan ordezkatu /dev/sda4 eta /dev/sda zure Linux Mint partizioari eta disko gogorrari dagozkien balioekin.