Instalatu Linux Mint

Live saioa

Ordenagailua USB gailutik (edo DVDtik) abiaraztean, Linux Mintek live saio bat hasten du. mint izeneko erabiltzaile batekin saioa automatikoki hasi eta instalatzailea duen mahaigain bat erakusten dizu:

_images/cinnamon.png

Linux Mint live saioa

live saioa saio normal baten antzekoa da, hau da, Linux Mint ordenagailuan behin betiko instalatuta izango duzun esperientziaren antzekoa da, baina desberdintasun batzuekin:

  • Live saioa mantsoagoa da (USB edo DVD batetik kargatzen da eta ez SSD edo HDD batetik).

  • Live saioan egiten dituzun aldaketak ez dira iraunkorrak. Ez dira USBan (edo DVDan) idazten eta ez dute eraginik instalatzaileak instalatutako sisteman.

  • Aplikazio batzuk modu desberdinean funtzionatzen dute live saioan edo ez dute funtzionatzen (Timeshift, Flatpak, Eguneraketa-kudeatzailea, Ongietorri pantaila…).

Argibidea

Live saioko erabiltzaile-izena mint da. Pasahitza eskatzen badizu, sakatu Enter.

Linux Mint ordenagailuan instalatzea

Linux Mint ordenagailuan modu iraunkorrean instalatzeko:

  1. Egin klik bikoitza Instalatu Linux Mint ikonoan.

  2. Hautatu zure hizkuntza.

_images/installer-language.eu.png
  1. Konektatu Internetera

_images/installer-internet.eu.png
  1. Internetera konektatuta bazaude, markatu multimedia kodekak instalatzeko kontrol-laukia.

_images/installer-codecs.eu.png
  1. Aukeratu instalazio mota.

_images/installer-install.eu.png

Ordenagailu honetan exekutatu nahi duzun sistema eragile bakarra Linux Mint bada eta disko gogorreko datu guztiak galtzea berdin bazaizu, aukeratu Ezabatu diskoa eta instalatu Linux Mint.

Kontuz

Enkriptatu Linux Mint berriaren instalazioa segurtasunagatik aukerak disko osoa enkriptatzea adierazten du. Instalazioaren fase honetan teklatuaren diseinua hautatu gabe dago oraindik eta horregatik en_US ezarri da. Aukera hau erabiltzea hautatzen baduzu, gogoan izan ezazu pasahitza sartzean. Kontutan izan aukera honek arazoak ematen dituela NVIDIA kontrolatzaile batzuekin. Linuxen munduan hasi berria bazara hobe duzu karpeta nagusia enkriptatzea (aurrerago hautatu dezakezu).

Ordenagailuan beste sistema eragile bat badago, instalatzaileak Linux Mint haren alboan instalatzeko aukera erakusten du. Aukera hau hautatzen baduzu, instalatzaileak automatikoki aldatuko du tamainaz dagoeneko instalatuta dagoen sistema eragilea, lekua egin eta alboan Linux Mint instalatzeko. Abioko menuak ordenagailua abiarazten duzun bakoitzean bi sistema eragileen artean hautatzeko aukera emango dizu.

Oharra

Partizioak kudeatu nahi badituzu edo zein partizio erabili zehaztu nahi baduzu hautatu Beste zerbait.

_images/installer-partitions.eu.png

Linux Mintek partizio bat / erroko direktorioan muntatzea eskatzen du.

Linux Mint sistema eragileak (software gehigarri edo datu pertsonalik gabe) 15GB inguru behar ditu. Eman iezaiozu partizio honi tamaina egoki bat (100GB edo gehiago).

ext4 gomendatzen da. Linux fitxategi-sistemarik ezagunena da.

_images/installer-partition.eu.png

swap partizioa ere sortu. Partizio hau hibernaziorako erabiltzen da eta ordenagailua RAMik gabe geratzen bada segurtasun buffer bezala jokatzen du. Eman partizio honi ordenagailuaren RAM memoriaren tamaina bera.

  1. Hautatu ordu-zona

_images/installer-timezone.eu.png
  1. Hautatu teklatuaren diseinua

_images/installer-keyboard.eu.png
  1. Sartu erabiltzailearen datuak

_images/installer-user.eu.png

Izena zure benetako izena izan daiteke baina ez du zertan hala izan. Lokalki bakarrik erabiltzen da, pantaila-babeslean eta saio hasierako pantailan.

Erabiltzaile-izena saioa hasteko erabiliko duzun izena da eta Ostalari-izena ordenagailuak sarean izango duen izena.

Arazorik ez izateko erabili soilik minuskulak, puntuazio edo azentuaziorik gabe.

Zure datu pertsonalak eraso lokaletatik babesteko (zure inguruko jendetik edo ordenagailua lapurtzen badute) markatu Enkriptatu karpeta nagusia.

Aukeratu pasahitz sendo bat.

  1. Gozatu diapositiba-aurkezpen honetaz Linux Mint ordenagailuan instalatzen den bitartean.

_images/installer-slideshow.eu.png

Instalazioa amaitzean klikatu Berrabiarazi orain.

_images/installer-finished.eu.png

Orduan ordenagailua itzaltzen hasiko da eta USBa (edo DVDa) kentzeko eskatuko dizu. Berrabiarazi ondoren, ordenagailuak abioko menua erakutsi behar lizuke edo Linux Mint sistema eragile instalatu berria hasieratu.