Non aurkitu laguntza

Erabiltzaile asko zuri lagundu eta Linuxekin zure lehen pausoetan gidatzeko prest daude. Izan zaitez atsegina, eduki pazientzia eta eman iezaiezu zure arazoa ulertzeko beharrezko informazioa.

Foroak

Laguntza bilatzeko lekurik onena Linux Mint foroak dira.

Argibidea

Bilatu foroetan galdetu aurretik, litekeena da norbaitek zure galdera berdina dagoeneko egin izana.

Txat gela

Laguntza bilatzeko beste leku bikain bat IRC txat gela da.

Linux Mintetik txat gelara sartzeko, exekutatu Menua ‣ Internet ‣ HexChat.

Beste sistema eragile bat erabiltzen ari bazara, Kiwiirc erabil dezakezu txat gelara konektatzeko.

Argibidea

Txat gelan pertsona asko egon ohi da konektatuta, baina noizean behin bakarrik begiratzen dute. Izan pazientzia galdera egin ondoren. Ez errepikatu eta mantendu konektatuta erantzun bat jasotzen duzun arte. Gerta liteke norbaitek zure galdera ikusi eta erantzun arte zenbait ordu igarotzea. Ez irten minutu batzuk igaro ondoren. Amorragarria da zuretzat, baina baita beranduago zure galdera ikusi eta gelatik joan zarelako erantzun ezinik geratzen direnentzat ere.

Argibidea

Hexchat erabiltzen ari bazara, erretilura minimiza dezakezu bere egoera ikonoan klikatuz. Jendeak erantzutean, kasu askotan, zure erabiltzaile-izenari aipamen egingo dio. Hala egiten badute, Hexchat ikonoak keinuka hasiko da zure arreta deitzeko.

Komunitatearen baliabideak

Tutorialak atala erabilgarria da Linux Minti buruzko tutorialak bilatzeko.

Hardware datu-basea erabilgarria da bateragarria den hardwarea aurkitzeko.

Komunitate lokalak

Laguntza zure hizkuntzan bilatzeko erabili Komunitate lokalak.