Abioko aukerak

Txartel grafiko edo plaka nagusi batzuk ez dute ondo funtzionatzen Linux Mintek modu lehenetsian erabiltzen dituen kode irekiko kontrolatzaileekin.

Bateragarritasun modua

Aukerarik errazena USBaren (edo DVDaren) abioko menuan bateragarritasun modua hautatzea da.

_images/efi-compatibility.png

Grub menua (EFI modua)

_images/isolinux-compatibility.png

Isolinux menua (BIOS modua)

Horrek ez badu funtzionatzen, nomodeset abioko aukera proba dezakezu.

Nomodeset abioko aukera

EFI moduan, nabarmendu Hasi Linux Mint aukera eta sakatu e abioko aukerak aldatzeko.

_images/efi-nomodeset.png

Ordezkatu quiet splash nomodeset-ekin eta sakatu F10 abiarazteko.

BIOS moduan, nabarmendu Hasi Linux Mint eta sakatu Tab abioko aukerak aldatzeko.

_images/isolinux-nomodeset.png

Ordezkatu quiet splash nomodeset-ekin eta sakatu Enter abiarazteko.

Errepikatu eragiketa hau instalatu ondoren grub-en abioko menuan eta irakurri Hardware kontrolatzaileak kontrolatzaile gehigarriak instalatzeko.

Abioko beste aukerak

Ezin baduzu oraindik abiarazi probatu soluzio hauetako bat:

  • Probatu nouveau.noaccel=1 nomodeset-en ordez.

  • Instalatu ondoren, erabili abioko menuko Aukera aurreratuak ‣ Berreskuratze modua eta aukeratu berrekin.

Instalatu bertsio zaharrago bat

Zure ordenagailuak Linux Minten azken bertsioarekin bateragarritasun arazoak baditu, instalatu Linux Mint serie bereko aurreko bertsio bat.

Adibidez, ezin baduzu Linux Mint 18.3 (4.10 nukleoa duena) instalatu, instalatu Linux Mint 18 (4.4 nukleoa duena) eta bertsio-berritu 18.3ra.

Oharra

Serie bakoitzeko lehen bertsioak epe luzeko euskarria (LTS, Long Term Support) duen nukleoa izaten du. Bertsio horretatik berrienera bertsio-berritzeak ez du nukleoa aldatzen.